top of page

 

udako ikastaroa

 

Uztailean zehar burutuko da eta astean behin 2 orduko saioa izango dugu. 

 Talde bakoitzean ezaguera maila ezberdinak egon daitezke eta edukiak ikasle bakoitzarentzat moldatuko dira. Makinaz josteko, patroiak interpretatzeko eta jantziak konpontzeko aukera izango duzu.

Taldeak gehienez 5 ikaslekoak izango dira eta ikasle bakoitzak josteko makina bana izango du, baita oinarrizko materiala ere: lisaburdina, hariak, orratzak, patroiak, patronatzeko mahaia, erregelak...

 

Proiektuak burutzeko beharrezkoak diren oihalak, kremailerak, botoiak edota hari aproposak ikasleak berak ekarriko ditu. 

 

 

TARIFA

2 orduko 4 saio · 60€

 

 

taldeak

asteazkenero

17:00-19:00

astelehenero

17:00-19:00

COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz eta guztion segurtasuna bermatzeko helburuarekin honako prebentzio-neurri hartuko dira:

  • Taldeak 5 pertsonakoak izan dira,  haien arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izanik. 

  • Musukoaren erabilera egokia ezinbestekoa izango da.

  • Gelan sartu eta irteterakoan ezinbestekoa izango da gel hidroalkoholikoa erabiltzea.

  • Erabilitako materiala saio bakoitza hasi aurretik eta amaitu ondoren desinfektatuko da eta gela aireztatuko da. 

bottom of page