top of page
madd_tailerra_hasiberri.jpeg

 

hasiberrientzako monografikoa

Joskintzarekin lehenengo kontaktua izateko ikastaro aproposa da hau. 4 orduko iraupena du eta larunbat goizetan eskainiko da. Saio bakar batean josteko makina erabiltzen ikasi eta joskintzaren oinarrizko ezaguerak barneratzea du helburu.

Taldeak gehienez 5 ikaslekoak izango dira eta parte hartzaile bakoitzak josteko makina bana izango du, baita oinarrizko materiala erabilgarri ere: lisaburdina, hariak, orratzak, guraizeak...

 

Gainera, ikasle bakoitzak poltsa bana sortuko du eta hau gauzatzeko beharrezkoak diren oihalak eta materialak prezioak barne hartzen ditu. 

 

TARIFA

4 orduko saioa · 40€

Materiala barne

ORDUTEGIA

Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara

Ekainak 12

COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz eta guztion segurtasuna bermatzeko helburuarekin honako prebentzio-neurri hartuko dira:

  • Taldeak 5 pertsonakoak izan dira,  haien arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izanik. 

  • Musukoaren erabilera egokia ezinbestekoa izango da.

  • Gelan sartu eta irteterakoan ezinbestekoa izango da gel hidroalkoholikoa erabiltzea.

  • Erabilitako materiala saio bakoitza hasi aurretik eta amaitu ondoren desinfektatuko da eta gela aireztatuko da. 

bottom of page