top of page

IKASTAROAK

MADD TAILERRA moda diseinuan espezializatutako espazioa da. Bertan joskintza, diseinu eta patroigintza ikastaroak eskaintzen ditugu, beti ere ikuspuntu jasangarri eta sortzaile batetik. 

madd_tailerra.jpg

 

JOSKINTZA IKASTARO JARRAIA

 

Ikastaro hau astean behin eta 2 orduko saioetan banatzen da. Ikastaroan zehar joskintzaren oinarrizko ezaguerak ikasiko ditugu: josteko makina erabili, eskuz albaindu eta josi, patroi sinple bat interpretatu...

Ikastaroa aurrera joan ahala, joskintza, patroigintza eta diseinuaren kontzeptuetan sakonduko dugu, parte hartzaile bakoitza bere proiektu propioak garatzeko gai izan dadin.

Taldeak gehienez 6 ikaslekoak izango dira. Talde bakoitzean ezaguera maila ezberdinak egon daitezke eta edukiak ikasle bakoitzarentzat moldatuko dira. 

Ikasle bakoitzak josteko makina bana izango du, baita oinarrizko materiala erabilgarri ere: lisaburdina, hariak, orratzak, patroiak, patronatzeko mahaia, erregelak...

 

Proiektuak burutzeko beharrezkoak diren oihalak, kremailerak, botoiak edota hari aproposak ikasleak berak ekarriko ditu. 

 

 

TARIFA

2 orduko saioa astean behin · 60€ hilabetean

 

TALDEAK

Astelehena

16:30-18:30

Ostirala

10:00-12:00

Ostirala

17:00-19:00

bottom of page