JANTZIGINTZA IKASTARO JARRAIA
Ikastaro jarraia da, urritik ekainera bitartekoa eta astean behin 2 orduko saioetan banatzen da. Bi talde daude aukeran.
Jantzigintzaren oinarrizko ezaguerak ikasiko ditugu: josteko makina erabili, patroi sinple bat interpretatu, oihala moztu…
Ikastaroa aurrera joan ahala, joskintza, patroigintza eta diseinuaren kontzeptuetan sakonduko dugu, eta parte hartzaile bakoitzak bere proiektu propioak garatzeko aukera izango du.
Taldeak gehienez 6 ikaslekoak izango dira. Talde bakoitzean ezaguera maila ezberdinak egon daitezke eta edukiak ikasle bakoitzarentzat moldatuko dira.
Parte hartzaile bakoitzak josteko makina bana izango du eta bertan _overlock_ makina, manikiak, patroiak, patronatzeko tresnak eta mahai egokiak ditugu.
Proiektuak burutzeko beharrezkoak diren oihalak, kremailerak, botoiak edota hari aproposak ikasleak berak ekarriko ditu.
PREZIOA
2 orduko saioa astean behin · 65€ hilabetean
(%10eko deskontua langabezian daudenentzat)
ORDUTEGIAK
Astelehenetan
16:30 - 18:30
·
Ostiraletan
17:00 - 19:00